Kitchen sink realism

A Taste of Honey antzezlanaren eszena. 1960an, Broadwayko ekoizpena.
A Taste of Honey, 1960.

Kitchen sink realism (euskaraz Sukaldeko harraskaren errealismoa), baita ere British realist tradition, 1950eko hamarkadaren amaieran eta 1960ko hamarkadaren hasieran antzerkian, artean, eleberrietan, filmetan eta telebistako saioetan garatu zen mugimendu kultural britainiarra da; protagonistak, oro har, gizarte modernoarekin etsituta dauden "gazte haserretuak" (Angry Young Men) bezala deskribatzen dira.[1]

Errealismo sozialeko estilo bat erabili zuen. Alokatutako etxeetan bizi ziren eta denbora librea pub zikinetan edaten ematen zuten langile britainiarren egoerak irudikatzen zituen. Estilo horrek arazo sozial eta politiko polemikoak aztertzen zituen, abortutik hasiz etxebizitzaren faltaraino. Estiloa gogorra eta errealista zen, aurreko belaunaldiko "ondo egindako lanak" ("well-made plays") deiturikoen ihesbidearekin erabeteko kontrastean.

Kitchen sink realism estiloa erabiltzen duten filmak, antzezlanak eta eleberriak sarritan Ingalaterrako iparraldeko industrialde pobreenetan kokatzen dira, eta inguru horietan entzuten diren azentuak eta jargoiak erabiltzen dituzte.

It Always Rains on Sunday (1947) filma generoaren aitzindaria da, eta John Osborneren Look Back in Anger 1956ko antzezlana generoaren lehenbizikotzat jotzen da.

Artean, "Kitchen Sink Eskola" David Sylvester kritikariak erabili zuen hitz bat da, etxeko eszena errealistak erretratatzen zituzten margolariak deskribatzeko.[2]

  1. https://www.studysmarter.co.uk/explanations/english-literature/literary-movements/kitchen-sink-realism/
  2. Walker, John. (1992) "Kitchen Sink School". Glossary of Art, Architecture & Design since 1945, 3.ed. [1]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search